Bazkideei zuzendutako bigarren ekintza antolatu du Gukak; Ekainberrirekin elkarlanean antolatuta, Historiaurreko esperientzia osoa bisita gidatuaz gozatzeko aukera izango dute Gukakide direnek. Esperientzia horrekin, errepliken bisita gidatua egiteaz gain, historiaurreko biziraupen-teknikak ezagutzeko jarduera praktikoak egingo dira, hala nola, sua nola egin, ehizarako modu ezberdinak ezagutu eta margolanetarako teknikak erakutsiko dituzte.
Esperientzia guztiz doakoa izango da.
Eguna: Azaroak 17
Ordua: 15:00etatik 17:00etara
Irteera puntua: Sorazu industrialdea (Zestoa)
Bisitaren informazio guztia hemen: https://www.ekainberri.eus/eu/ekain-bisitatu/
Izen-ematea
Izena eman nahi dutenek mezua bidali beharko dute [email protected] posta elektronikora honako datu hauek zehaztuz:
- Bazkidearen izen-abizenak.
- Telefono zenbakia.
- Bisita gidatuan parte hartuko duen pertsona kopurua.
Ohar garrantzitsua: Ekainberriko ateraino ezin da autoz gerturatu. Beraz, irteera puntua Sorazu industrialdea izango da, 30 minutu lehenago, eta oinez gerturatuko gara.